Taberna eta jatetxeek irekitzeko aukera izango dute aurrerantzean

Ostalariak adi zeuden, gaur, EAEko Auzitegi Nagusiak zer erabakiko. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteek helegitea jarria zuten eremu gorriko taberna eta jatetxeak ixteko erabakiaren kontra. Azkenean, auzitegia ostalarien alde agertu da behin-behinean, eta, horrenbestez, gaurtik aurrera, euren taberna eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte nahiz eta horiek eremu gorrian egon. Joan den…

Ostalariek plan bat eskatzen dute egoerari aurre egiteko

Astelehen iluntzean, Ostalaritza Aurrerak deituta, Lasarte-Oriako ostalariak kalera atera ziren taberna eta jatetxeen itxieraren bezperan. Izan ere, egun horretan bertan Lasarte-Oria eremu gorrian zegoela berretsi zuten Osakidetzaren datuek, eta horrenbestez, asteartetik aurrera, herriko ostalaritza pertsianak jaistera behartuta zegoen. Ostalaritza Aurreraren arabera, “begibistakoa” zen Gabonetako etenaldiaren ondoren, urte berriarekin batera, kasuek gora egingo zutela, eta, beste…

Covid19ren datuak: Lasarte-Oria (Urtarrilaren 25ean eguneratua)

DATU EPIDEMIOLOGIKOAK (2021/01/25) Osakidetzak buletin epidemiologikoa argitaratu du gaur goizean, gaur arte (urtarrilak 25) Covid19ak izan duen bilakaeraren berri emanez. Lasarte-Orian, 28 lagun gehiago kutsatu dira ostiralaz geroztik.      Gauzak horrela, azken 14 egunetako intzidentzia tasa  630,09raino igo da, Gipuzkoako batez bestekoaren gainetik nabarmen, 475,53an dago.   INDARREAN DAUDEN MURRIZKETAK Gaur gaurkoz Lasarte-orian hainbat…

Intzidentzia tasa Lasarte-Orian

Atzo Covid 19aren herriz herriko intzidentzia tasa eguneratu zuten (astelehenera arte ez dute udalerrien intzidentzia tasaren berri emango), eta Lasarte-Oria da eremu gorrira pasatu den herrietako bat. Hala, asteartetik aurrera, eremu gorriari dagozkion murrizketak ezarriko dira bertan. Horrez gain, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak neurri murriztaile gehiago iragarri zituen atzo, eta horiek astelehenen gaueko 00:00etatik aurrera…

Udalerriko taberna eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte asteartetik aurrera

Eremu gorrian sartu da gaur Lasarte-Oria Covid 19aren 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 546 kasuraino igo ondoren. Atzo, 22 kasu gehiago zenbatu zituzten, azken egunetan kasuak nabarmen igo eta gero. Horrenbestez, astelehenean udalerriak gorrian jarraitzen badu, asteartean herriko taberna eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte, tasa murriztu eta kolorez aldatu arte. Bien bitartean, aukera izango dute…

Neurri murriztaileen zain

Azken egunetan, Covid 19aren kutsatzeen abiadura bizkortu da Lasarte-Orian, eta, une honetan, 446tik gorako intzidentzia tasa dago herrian. Horrenbestez, eremu gorrian sartzeko pauso batera dago; 500era iristean izango da. Bestalde, gaur LABIren bilerara deitu du Iñigo Urkullu lehendakariak, eta orain arte martxan jarritako neurriak gogortuko dituztela espero dute adituek. Modu batera edo bestera, datorren astetik…

Ostalariek borrokan jarraitzen dute

Martxoan, koronabirusaren izurritea gurean sumatzen hasi zenetik, hainbat sektorek murrizketa ugariri aurre egin behar izan diote, eta beren eguneroko jarduera aurrera eramateko zailtasunak izan dituzte. Sektore horien artean kaltetuenetako bat ostalaritza izan da, eta oraindik ekaitzari aurre egiteko baliabiderik gabe jarraitzen du. Sektoreak, ordea, erantzunak eskatzen jarraitzen du, eta, hala, larunbat honetarako, auto karabana antolatu…

Erakusleihoak Gabonetarako prestatu dira

Gabon koloreak nagusi dira herriko kaleetan nahiz dendetan, eta erakusleihoak horren adibide dira, dendariak mimoz prestatuak. Orain, lasarteoriatarren txanda izango da erakusleiho politena hautatzeko. Lehiaketa hori Aterpea merkatarien elkarteak jarri du martxan, eta astelehenean, hilak 14 hasi eta 18ra arte luzatuko da. Aukeraketa ez da batere samurra izango, merkatariak dendak gustuz apaintzen ahalegindu baitira, baina…

Ostalariek babesa jaso dute

Gaur goizean, tartetxo batean, euriak atsedena eman du, baina herriko kaleek ez dute lehortzeko astirik izan, ostalaritzaren aldeko olatuak berriro busti baititu. Ehunka herritarrek erantzun diote Ostalaritza Lasarte-Oria elkarteak antolatutako deialdiari, eta, guztira, 31 elkarteren babesa jaso du. Kotxerasetik irten eta Andatza plazara arteko bidea egin du ostalaritzaren aldeko garrasiak. Izan ere, dagoeneko 40 egun…

800 euro Ostalaritzarentzat

Gaur goizean Lasarte-Oriako hainbat autonomok sustatuta, diru-bilketa egin dute Ostalaritzarentzat. Izan ere, dagoeneko 40 egun pasatu dira euren taberna eta jatetxeak itxi zituztenetik. Guztira, 792,53 euro jaso dituzte, eta Javi Morak jaso ditu Ostalaritza elkartearen izenean. Morak bere esker ona adierazi die gaurko ekintzaren bultzatzaileei eta baita ekarpena egin duten herritarrei ere. Guztira, lau mahai…