Taberna eta jatetxeek irekitzeko aukera izango dute aurrerantzean

Ostalariak adi zeuden, gaur, EAEko Auzitegi Nagusiak zer erabakiko. Izan ere, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteek helegitea jarria zuten eremu gorriko taberna eta jatetxeak ixteko erabakiaren kontra. Azkenean, auzitegia ostalarien alde agertu da behin-behinean, eta, horrenbestez, gaurtik aurrera, euren taberna eta jatetxeak ireki ahal izango dituzte nahiz eta horiek eremu gorrian egon. Joan den…

Ostalariek plan bat eskatzen dute egoerari aurre egiteko

Astelehen iluntzean, Ostalaritza Aurrerak deituta, Lasarte-Oriako ostalariak kalera atera ziren taberna eta jatetxeen itxieraren bezperan. Izan ere, egun horretan bertan Lasarte-Oria eremu gorrian zegoela berretsi zuten Osakidetzaren datuek, eta horrenbestez, asteartetik aurrera, herriko ostalaritza pertsianak jaistera behartuta zegoen. Ostalaritza Aurreraren arabera, “begibistakoa” zen Gabonetako etenaldiaren ondoren, urte berriarekin batera, kasuek gora egingo zutela, eta, beste…

Udalerriko taberna eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte asteartetik aurrera

Eremu gorrian sartu da gaur Lasarte-Oria Covid 19aren 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 546 kasuraino igo ondoren. Atzo, 22 kasu gehiago zenbatu zituzten, azken egunetan kasuak nabarmen igo eta gero. Horrenbestez, astelehenean udalerriak gorrian jarraitzen badu, asteartean herriko taberna eta jatetxeek ateak itxi beharko dituzte, tasa murriztu eta kolorez aldatu arte. Bien bitartean, aukera izango dute…

Ostalariek borrokan jarraitzen dute

Martxoan, koronabirusaren izurritea gurean sumatzen hasi zenetik, hainbat sektorek murrizketa ugariri aurre egin behar izan diote, eta beren eguneroko jarduera aurrera eramateko zailtasunak izan dituzte. Sektore horien artean kaltetuenetako bat ostalaritza izan da, eta oraindik ekaitzari aurre egiteko baliabiderik gabe jarraitzen du. Sektoreak, ordea, erantzunak eskatzen jarraitzen du, eta, hala, larunbat honetarako, auto karabana antolatu…

Ostalariek babesa jaso dute

Gaur goizean, tartetxo batean, euriak atsedena eman du, baina herriko kaleek ez dute lehortzeko astirik izan, ostalaritzaren aldeko olatuak berriro busti baititu. Ehunka herritarrek erantzun diote Ostalaritza Lasarte-Oria elkarteak antolatutako deialdiari, eta, guztira, 31 elkarteren babesa jaso du. Kotxerasetik irten eta Andatza plazara arteko bidea egin du ostalaritzaren aldeko garrasiak. Izan ere, dagoeneko 40 egun…

800 euro Ostalaritzarentzat

Gaur goizean Lasarte-Oriako hainbat autonomok sustatuta, diru-bilketa egin dute Ostalaritzarentzat. Izan ere, dagoeneko 40 egun pasatu dira euren taberna eta jatetxeak itxi zituztenetik. Guztira, 792,53 euro jaso dituzte, eta Javi Morak jaso ditu Ostalaritza elkartearen izenean. Morak bere esker ona adierazi die gaurko ekintzaren bultzatzaileei eta baita ekarpena egin duten herritarrei ere. Guztira, lau mahai…

Lavie Onlinek harrera ona izan du

Asteburu honetan, estreinakoz, martxan jarri du Lasarte.Online-k webgunean bertan erosteko aukera, eta Lavie gastrobarrekin elkarlanean eraman du aurrera esperientzia pilotua. Ekimena oso positiboa izan da, eta harrera ona izan du herritarren artean. Ostiral arratsaldean Lavie Online atala irekitzearekin batera hasi ziren eskaerak iristen, eta, horrela jarraitu zuten larunbatean eta igandean ere. Bi egun horietan, eskaerak…

Ostalariak errepidera irten dira itxiera salatzeko

Gaur eguerdian Lasarte-Oriako ostalariek protesta egin dute Lasarte-Oriako kaleetan. Dozenaka auto atera dira karabanan klaxona joz, eta “ostalaritza aurrera” aldarrikatuz. Dagoeneko bi aste pasatu dira tabernak itxi zituztenetik, eta ostalariek aste honetan bertan salatu dutenez, asko ez dira bigarren itxiera bati aurre egiteko gai izango. Gainera, aste honetan bertan, itxiera abenduaren 10era arte mantenduko dutela…

SOS Ostalaritzak manifestaziora deitu du iganderako

Bi aste baino gehiago daramatzate itxita Araba, Bizkai eta Gipuzkoako taberna eta jatetxeek, eta horrela jarraitu beharko dute, gutxienez, datorren abenduaren 10a bitartean. Agurtzane Sagardui Osasun sailburuak atzo jakinarazi zuenez, mantendu egingo dituzte joan den azaroaren 7an indarrean jarritako dekretuan bildutako prebentzio neurriak. Horrek zuzenean eragingo die ostalalariei, espero baino bi aste gehiagoz eduki beharko…

Ostalariek gaurtik aurrera eskatu ahal izango dituzte laguntzak

Ostalariek gaurtik aurrera eskatu ahal izango dituzte sektorearen itxierari aurre egiteko Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako diru laguntzak. Guztira, 30,5 milioi euro bideratuko dituzte, eta establezimendu bakoitzak 4.000 eurorainoko laguntza eskatu ahal izango du. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 12.219 ostalaritza establezimendu daude: 8.297k hiru langiletik behera dituzte, 3.224k lau eta hamar artean,…