UDARAKO TXIKIPLANAK

Udara iritsi da eta ez dakizu zer egin umeekin?

LASAI!

Hemen partekatuko ditugu Lasarte-Orian bertan aukeran dauden TXIKIPLANAK!

 

GOIAREN KONDAIRA

Ezagutu ezazu etxeko txikientzako Quantum-eko joko berria. Hainbat asmakizun ebatzi beharko dituzte bata bestearen atzetik, ezkutuan dagoen altxorra aurkitzeko, dena naturaz inguratutako eremu batean.

Umeen kopuruaren arabera, bi talde sortu daitezke, eta altxorra lehenengo aurkitzen duena izango da irabazlea.

Jokoaren zailtasuna egokituta dago, 6-14 urte arteko haurrek topera goza dezaten.

Jokoaren iraupena taldeen abiaduraren araberakoa da, baina gutxi gorabehera 60/90 minutu beharko dituzte.

KOOL STUDIO

Uztailean ez dituzu haurrak egunero txokotara bidali nahi, eurekin denbora pasatu nahi duzu eta. Baina aldi berean tartetxo batzuk behar duzu zuretzat.

👉Hemen gure proposamena: Txiki Kraft eskulan eta sormen Txokoak. @zizkamizka ren eskutik.

Lasarteko Kool Studio espazioan, astean 2 egunetan, goizez etxeko txiki eta gazteentzat sormenezko tarte bat eskeintzen dizuegu, non gidaritzapean, egunero proiektu txiki bat landuko dugun, aldiro teknika ezberdin bat esperimentatuz.

Txiki Kraft-en landuko ditugun proiektuak ezagutu nahi? Hemen aurkezten dizkizuegu atxikituta aurkitu ditzakezu.

Lekua: Lasarteko @kool_studio

Irakaslea: @zizkamizka

Adin tartea: 6-12 urte.

Aforo mugatua.

Saio bakoitza 25€. Saio gehiago hartuz beherapentxoa izango duzu.

Eta nahi duzun tailerrean izena emateko idatzi Info@zizkamizka.com helbidera.

MONKEY PARK

Etxeko txikienak primeran pasako dute Monkey Park-en instalazioetan jolasten. Bertan, jolasteko leku aproposa aurkituko dute: koltxonetak, txirristrak, pelotekin betetako piszinak… eta helduentzako lasai egoteko kafetegi bat.

Urtebetetze festak ere antolatzen dira.